Oiartzungo Altzibar auzoko Gaztelekuk XIX. urteurrena ospatuko du

Bi hamarkadara iristear da Altzibar auzoko Gazteleku. XIX. urteurrena bete du aurten. Horregatik, festa antolatu dute larunbaterako, egun osokoa. Bertara daude gonbidatuta Gaztelekun ibiltzen direnak, eta auzotar guztiak. Honakoa da egitaraua:
  • 10:00etan, txupinazoa botako dute.
  • 11:00etan, toka txapelketa hasiko da.
  • 12:00etan, triki-poteoa abiatuko dute.
  • 14:30ean, herri bazkariari ekingo diote.
  • 17:00etan, karaokea hasiko da.
  • 19:00etan, musikarekin gozatzeko aukera izango dute auzotarrek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.