Anaka-Puianako bizilagunak jaien atarian daude

Anaka-Puiana auzoko 2014. urteko jaiak asteburu honetan zehar ospatuko dituzte bizilagunek. Egitarau zabala antolatu du horretarako auzo elkarteak. Ondokoa da programa: Bihar
  • 19:00 Auzo elkartean antolatutako ikastaroetan egindako lanen erakusketa, elkartearen egoitzan bertan. Askaria ere izango da.
Etzi
  • 17:00 Umeen Margo Lehiaketa izango da elkartearen egoitzan. Bi talde osatuko dira: 5-9 urte eta 10-13. Askaria ere emango zaie parte hartzaileei.
  • 19:00 Jaien irekiera ofiziala. Erraldoiak eta buruhandiak pilotalekutik aterako dira auzoko kaleetan barrena ibiltzeko. Bidasoako Txarangak girotuko du arratsaldea.
  • 21:00 Luz de Putas eta Lado taldeen kontzertua, E.M. Aristegi enparantzan.
Larunbata
  • 10:00 – 13:30 Artisau eta elkartasun azoka, E.M. Aristegi plazan. Caritasek jakiak bilduko ditu elkartasun azokan.
  • 10:00 Anakako Futbol Txapelketaren 3. eta 4. postuak, zein finala jokatuko dira, Hirubiden.
  • 12:00 Euskal dantzak Meaka dantza taldearen eskutik, E.M. Aristegi enparantzan.
  • 13:00 – 20:30 Irun Hiria Trialeko 1. Kopa: Bidasoa Ospitalearen ondoko zirkuituan.
  • 14:00 Herri bazkaria Hirubiden. Txartelak Fekar dendan salgai izango dira gaur arte.
  • 15:00 Bazkaria iraun bitartean, umeentzako pailazoak.
  • 16:00 Herri jokoak Hirubiden.
  • 18:00 Zozongo batukada Hirubidetik abiatuta.
  • 20:00 Berbena eta disko festa Ibai Berriak orkestrarekin, E.M. Aristegi enparantzan.
Igandea
  • 09:00 Udal Txistulari Taldearen diana.
  • 09:30 Ibilketa nordikoa Washington tabernatik hasita. Bi orduko ibilaldia izango da. Aurretik izena ematea derrigorrezkoa da; horretarako 693 661 994 telefono zenbakira deitu dezakete interesatuek.
  • 10:00 Felisaren omenezko patata tortila lehiaketa, Washington taberna ondoan. Interesa duten lagunek Anaka Berri erretegian eman beharko dute izena.
  • 10:00 Euskadiko Trial Txapelketaren lehenengo proba, Bidasoa Ospitalearen ondoko zirkuituan.
  • 11:30 Auntxa Trikitixa Eskolako ikasleak auzoan barrena ibiliko dira.
  • 12:30 Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua, E.M. Aristegi enparantzan.
  • 12:30 Toka txapelketa Hirumugarrieta kalean (Mariño taberna parean).
  • 17:00 Umeentzako arratsaldea E.M. Aristegi enparantzan: jokoak, margo lehiaketaren sari banaketa, askaria eta hiriko dantza akademietako ikasleen erakustaldia.
Astelehena
  • Umeen eguna barraketan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.