Uliako ehizaren aferan PSE-EEren jarrera aldaketa salatu du Eguzkik
Landa Garapenerako Departamentuaren azkeneko bileran EAJk, PSE-EEk eta PPk Ulian ehiza berriro ere baimentzea eskatu dutela salatu du Eguzki talde ekologistak, eta bereziki deitoratu du PSE-EEren jarrera. “Gogoratu behar dugu talde haren Donostiako gobernu munizipala izan zela 2009an prozesuari ekin ziona”. Donostiako PSE-EEk 2009 urtean Diputazioari Ulian ehiza debakatzeko eskatu ziola gogorarazi du, eta zehaztu dute, orduko eskaera PSE-EEren bozeramaile Ernesto Gascok eta orduan EB-Aralarreko bozeramailea zen Duñike Arrizabalagak izenpetu zutela. “Gustatuko litzaiguke sinistea PSOEk ez duela jarrera aldatu eta lehengo asteko adierazpenak alderdien arteko joko oportunista eta salagarriaren parte baino ez dela”, salatu du Eguzkik.