Tulle bisitatu dute udal ordezkariek
Senidetuta daude Errenteria-Orereta eta Tulle duela hainbat urtetik, eta askotan egiten dituzten bi tokietako ordezkariek bisitak beste herrira. Oraingoan, Errenteria-Oreretakoak izan dira bidaiatu dutenak.
Bertan, Yannik Seguin Tulleko kultura zinegotziarekin elkartu ziren Errenteriako ordezkariak: Julen Mendoza alkatea, Luisma Diez alkateordea eta Juan Carlos Merino Nexo elkarteko presidentea. Tullen izan dira ere Xabier Obeso eta Angel Gomez artistak, erakusketa bat inauguratu baitute Okzitaniako herri horretan.
Harremana estutzeaz gain, Tulleko Eskola Profesionalarekin eta Batxillergo Eskolarekin kolaborazio bideak aztertu dituztela jakinarazi du udalak.