Hondarribiko trainerillako kideak, banderarekin
San Migel ligarako aste gutxi geratzen direnean, Hondarribiko arraunlariak sasoiko daudela erakutsi dute trainerillen Gipuzkoako Ligan nahiz Txapelketan. Asteburuan ligako azken estropada eta Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute hondarribiarrek, Beñat Elzoren izena daraman ontziak denboraldian erakutsitako nagusitasuna berretsiz.
Nesketan ere hondarribiarrak izan dira protagonista, liga nahiz txapelketa irabazi duen Hibaikako ontzian Amaya eta Estibaliz Gezala ahizpak aritu baitira.