Oiartzungo Udalak eta Harri Beltzak berritu dute adostasuna
Oiartzungo Udalak eta Harri Beltza elkarteak indartu egin duten euren arteko harremana adostasunaren bitartez, eta datozen bost urteetarako lankidetza hitzarmena sinatu dute. Hori paperean egikaritzeko ardura Oihan Tello jarduneko alkateak eta Joseba Errekalde elkartearen lehendakariak izan dute.
Akordioaren harira, hiesaren prebentzioan eta hiesa duten gaixoekin zein euren familiekin egiten duten lanarekin aurrera egiteko baliabideak izango ditu Harri Beltzak.