Luzuriaga Martxan herri iniziatibak deialdi berezia luzatu du larunbaterako. Luzuriaga Eguna antolatu dute, auzolana, aldarria eta festa uztartuz. Antxoko ondore historikoa berreskuratu nahi du iniziatibak eta horretarako bulegoen eraikina izandakoa txukuntzen eta leheneratzen dihardute, topaleku bat eskaintzeko Molinao ibarreko biztanle guztiei, dinamika sozial ea kultural berri bat abian jarriz. Iniziatibaren bultzatzaileek zabaldu dutenez “Antxo egitaratu bat, Pasaia orekatu bat, eta Gipuzkoa koherente bat” nahi duen orori zabalik dago iniziatiba.
Abiapuntua
Luzuriaga Martxan lehengo otsailaren 22an egin zen herri batzarrean sortu zen borondatean oinarritu da, eta handik astebetera gauzatu zen, aurreko batzarraren jarraipenean. Ordutik asteartero biltzen dira iniziatibaren bultzatzaileak, Luzuriagan bertan, eta asteazkenero arratsaldetan eta larunbatero goizetan aritzen dira eraikina txukuntzeko lanean.
Horrez gain, apirilaz geroztik bi kultur ekitaldi antolatzen dituzte hilero, larunbatez, 12:00etan. Sindikalgintza, historia eta politika izan dituzte hizpide orain arte antolatu dituzten hiru solasaldietan.
Babes zabalaAntxotarrok Historia Mintegia, Altzako Historia Mintegia, Laurak Bat, Pasaiako Udala, Gipuzkoako Diputazioa, Ingeba eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala agertu dira Luzuriagako eraikina babestearen alde.[box]09:00: zumardian elkartu eta handik LuzuriaGARA kalejira09:30: auzolana. Bukatzerakoan talde argazki erraldoia.14:00: irabazitako bazkaria.[/box]