Anunciata ikastetxeko ikasleek kontsumo jasangarria landu dute ikasturtean zehar, eta orain ikusgai jarri dituzte landu dituzte lanak, kultur etxean, gurasoek eta herritarrek ikusteko aukera izan dezaten. Agenda 21aren barruko egitasmoa da Anunciatan landu dutena, eta besteak beste ikasleek iraunkortasunarekin sentsibilizatzea du helburu, kontsumo arduratsua eta osasungarria bultzatuz. Erakusketa asteazkenera arte izango da zabalik, 16:45etik 18:45era.