Irungo ikasleek Bertso Jaialdiaren lehen saioa emango dute bihar
El Pilar eta Elatzeta ikastetxeetako ikasleek 2013-2014 ikasturteko Bertso Jaialdiaren lehen saioari helduko diote bihar. Urtean zehar prestatutako lana jendaurrean aurkeztuko dute bertsolari gazteek, Amaia KZn 18:00etatik aurrera.
Datorren hitzordua maiatzaren 27an izango dela jakinarazi dute antolatzaileek, udalaren Euskara Arloak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak hain zuzen. Dunboa, Belaskoenea eta Eguzkitza ikastetxeetako ikasleen txanda izango da, Amaia KZn, 18:00etan. Denera, 350 bat ikasle ariko dira bertsotan.