Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gauza perfektuak

admin
Bidasoa
2014/05/19
Zuretzat, zer da zoriontasuna? Galdera potolo hori, ezta? Potoloegia akaso. Batzutan, besteek egindakoa. Askotan norberak bere buruari galdetzen diona. Eta hain ohikoa aldizkarietako elkarrizketetan, batez ere aktore, musikari eta halakoei egindako elkarrizketetan. Eta erantzuna bilatzea, askotan, ez da erraza. 2.000 karaktere motz geldi daitezke galdera hori erantzuteko. Edo luze. Luzeegi ere suertatu daitezke 2.000 karaktere galdera hori erantzuteko. Zoriontasuna deitzen diote, batzuek, diruari. Beste batzuek, arrakastari. Edo zale diren futbol taldeak Championsa jokatzeari. Zoriontasuna ez dela existitzen esaten duenik ere bada. Une zoriontsuak bai, baina zoriontasun eterno eta konstantea ezinezkoa dela… Eta ni ados nago hori uste dutenekin. Urtero apuntatzen dut sandaliak zein egunetan jantzi ditudan lehenengo aldiz (bai; denok ditugu gure liturgia arraro eta bereziak, hau nireetako bat izan liteke). Iaz, ekainaren 14an izan zen. Madrilen. Ostiral gau batez. Trenetik jaitsi eta lehenengo gauza horixe izan zen: maletatik sandaliak ateratzea. Bigarrena, galtzerdiak eta zapatak sartzea. Aurten, maiatzaren 10ean izan da egun seinalatua. Aurreko larunbatean Zaragozan, 31 gradutan, aurten lehen aldiz kendu ditut galtzerdiak eta botinak, eta jantzi ditut sandaliak. Eta arnasa hartu dute nire behatzek. Eguzkia, haizea, kalea… sentitu, dastatu, usaindu, ikusi dute. Ia-ia entzun nituen «eskerrik asko, Goiatz!» esaten, emozioak jota. Ireki nuenean oinetakoen armairua, maleta prestatzen ari nintzela, eta zein sandalia pare eraman aukeratzen hasi nintzenean —zein sandalia parek izango zuen aurten jantzitako lehenengoak izateko, eta historiarako apuntatuak gelditzeko ohorea aukeratzen ari nintzela, alegia—, denak jantzi nahi nituela konturatu nintzen. Oinetako politenak dira sandaliak. Dudarik gabe. Rafa Ruedak, Kirmen Uribek hala idatzita, Zaharregia, txikiegia agian diskoko Gauza perfektuetan kantatu zuen sandaliek zapatentzat eskeletuen antza dutela. Niretzat, sandaliek zoriontasunaren antza dute. Beraz, hona zoriontasunaren nire definizioa (udaberrian behintzat): ZORIONTASUN (iz.): 1. Zoriontasuna da sandaliak jantzita sentitzen den zirrara hori. Eta zuretzat, zer da zoriontasuna?
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.