Donostia 2016ko mikro-egoitza izango da Hondarribia
Larunbatean, hilak 24, Irun, Hondarribia eta Hendaiako musika ikasleen kontzertuak izango dira Behe Bidasoko hiru herrietan, goiz eta arratsaldez. Hondarribian, Santiago kalean egingo dituzte goizeko emanaldiak, arratsaldekoak Arma Plazan, eta egitaraua 20:00etan itxiko da Erreginaren Baluartean. Asteazkenean egingo dute Txingudi Jaialdiaren aurkezpena, Hondarribiko Kultur Etxean.
Larunbatean, hilak 24, Irun, Hondarribia eta Hendaiako musika ikasleen kontzertuak izango dira Behe Bidasoko hiru herrietan, goiz eta arratsaldez. Hondarribian, Santiago kalean egingo dituzte goizeko emanaldiak, arratsaldekoak Arma Plazan, eta egitaraua 20:00etan itxiko da Erreginaren Baluartean.
Irungo eta Hendaiako emanaldiak goizez izango dira bakarrik; Irungoak Zabaltza plazan eta Hendaiakoak Gaztelu Zaharren.
Asteazkenean egingo dute Txingudi Jaialdiaren aurkezpena, Hondarribiko Kultur Etxean. Horrekin batera, Donostia 2016 eta Hondarribiaren arteko hitzarmenaren berri emango dute. Donostia 2016ko mikro-egoitza sare bateko lehenengoa izango da Hondarribia.