Den-dena eman arren, Emarrik ezin Ibarraren kontra
Larunbat gauean Aian emakumeen harri proba desafioa jokatu zuten Ibarrako eta Emarriko taldeek; Lezoko, Oiartzungo eta Astigarragako emakumeek osatzen dute Emarri. 20 minutuko norgehiagoka estua jokatu zuten bi emakume taldeek, eta Ibarrako emakume taldea nagusitu zen, 45 plaza eta 1,47 zentimetroko lana eginda. Emarrik, berriz, 42 plaza 3 zinta eta 0,48 zentimetroko lana egin zuen. Den-dena eman zuten Emarrikoek, baina ezin Ibarrakoen esperientziaren aurrean.