Biteri kaleko proiektua
Udalak hasi ditu Biteri kalearen birmoldaketa lanak. Oro har, galtzada eta espaloia maila berean jarri nahi dituela jakinarazi du, eta Donostiarako norabidea desagertu.
Espaloiak 1,40 metro irabaziko dituela azaldu du, eta bidegorri bat ere jarriko dutela 1,2 metrokoa. Orain arteko aparkalekuetan panelak jarriko dituztela gaineratu du, eta zamalanetarako guneak ere antolatuko dituztela. Zuhaitzak ere jarriko dituzte.
Modu horretara, udalak merkataritza sustatu, mugikortasuna hobetu eta peatonalizazio posible bati erantzun nahi diola esan du.
Trafiko aldaketak, obretan
Lanek iraun bitartean, trafikoan hainbat aldaketa izango dira. Erdigunetik ateratzeko Biteri kaletik Alfontso XI kalera arteko bidea itxita egongo da. Beraz, Morrongilleta kalea, Galtzaraborda hiribidea, Aiako Harria kalea edo Nafarroa biribilgunea erabili beharko dute gidariek.
Aurrerago, Alabergako sarrera norabidea itxiko dutela aurreratu du, Juan Olazabal kalearen parean. Kasu horretan, ibilbide alternatiboa honakoa izango da: Martin Etxeberria-Bidasoa-Morrongilleta.
Segundo Izpizua kalean ere izango dira aldaketak. Zirkulazioaren norabidea aldatuko dutela zehaztu du udalak, eta horrenbestez, aukera izango da Biteri kaletik Nafarroa hiribidera iristeko.
Azkenik, Biteri 31 kaleko garajeen erabiltzaileek sartu ohiko moduan egingo dira, baina irten Segundo Izpizuatik.