Hiruzta txakolindegia
Hiruzta txakolindegiak ostalaritzako profesionalentzako eta sumilerrentzako txokolin-dastatzea antolatu du gaur eguerdirako, Ana Martin Hondarribiko upategiko enologoarekin. Hiruzta Berezia 2012 ardoa dastatuko dute; aurtengo Peñin Gida ezaguneko txakolinen atalean puntuaziorik handiena lortu duen ardoa izan da 2012ko uztako Hiruzta Berezia.