Udaberri Festa egiten ari dira Antxon
Txabol Sotoa taldeak Udaberriko Festa antolatu du gaurko Pasai Antxoko Zumardian. Egun osorako egitarau oparoa prestatu dute horretarako. Pasaia Lezo Lizeoko guraso talde bat da Txabol Sotoa.
- 12:00 Buruhandiak.
- 12:00-14:00 eta 15:00-17:00 Gaztelu puzgarriak.
- 12:00-14:00 Pintxopotea.
- 14:00 Haurren bazkaria: xolomoa, patatak, kroketak eta izozkia.
- 15:00 Helduen bazkaria: patea, entsalada, saiheskia eta tarta.
- Bazkalondoan: Altxorraren Bila. Izen ematea egunean bertan.
- 18:30 Txokolata.
- 18:30-20:30 Dantzaldia Imanol DJrekin.
- 20:30 Zozketa: saski eta bazkari bat.