Katea-Landetxa auzoko jaiei hasiera eman diete dagoeneko
Katea-Landetxa auzoko 2014. urteko jaiak atzo hasi ziren pregoia irakurri eta txupina jaurti ondoren. Datorren maiatzaren 25era arte luzatuko dira jaiak eta denen gozamenerako egitarau zabala antolatu dute auzokideek.
- 09:00 Auzoko txistularien diana.
- 10:00 Marrazki lehiaketa eta haurrentzako jolasak Elatzeta eskolan. 2 eta 5 urte arteko haurrentzako GranPrix: Trial Sin.
- 11:00 Patata tortila lehiaketa auzo elkartearen arkupeetan.
- 12:00 Aparraren jaia Elatzeta eskolan.
- 14:00 Herri paellada auzo elkartean. Aurretiko txartel salmenta edo egunean bertan bukatu bitartean.
- 15:00 Plater tiroketa Arkalen.
- 18:00 Danborrada topoaren sarrera ondoko plazatik abiatuta. Euria egingo balu, pilotalekuan.
- 18:00 Bakailao txapelketa auzo elkartearen arkupeetan.
- 19:00 Los Pasai txaranga auzo elkartetik abiatuta.
- 19:00 Elkarteen arteko giza futbolin txapelketa, eskola ondoko kirol gunean.
- 23:00 Berbena Plan Bren eskutik.
- 08:00 Irungo txistularien diana.
- 11:30 Jubilatuen aldeko meza elizan.
- 12:00 Toka finala eliza atzean, euria egitekotan auzo elkartearen arkupeetan.
- 12:15 Salda frontoian.
- 12:15 Kromo trukaketa frontoian.
- 12:30 Irungo Musika Bandaren kontzertua pilotalekuan, euria egingo balu elizan.
- 14:00 Jubilatuen bazkaria auzo elkartean.
- 18:00 Herri kirolen erakustaldia frontoian, Perurena eta Ipar Euskal Herriko kirolariekin.
- 19:00 Errepublikako eskola, auzo elkartea eta Haur Eskola.Espazio hauen erabilerarako proiektuaren aurkezpena.
- 18:00 Tute txapelketaren finala auzo elkartearen.
- 19:30 Auzotarrak Munduan-Mundua auzoan: Kanpora ikastera…eta ni zergatik ez? Erasmus eta antzeko egitasmoei esker kanpoan ikasteko aukera izan duten hiru gazterekin elkarrizketa.
- 17:00 Haurrentzako jolasak ludotekan.
- 18:30 Gazteentzat jolasak. 12 eta 18 urte arteko gaztetxoentzat, pilotalekuan.
- 19:00 Erre que erre antzezlana.
- 21:30 Gazte gaua: Singstar auzo elkartearen egoitzan.
- 11:00 Xake txapelketa auzo elkartearen egoitzan.
- 17:00 Parkour erakustaldia pilotalekutik auzo elkartearen gaineko plazaraino.
- 18:00 Ekin gazte: jarduera ugari frontoian (dantza, brake dance, musika tailerrak…).
- 21:30 Musika gaua Irungo musika talde ezberdinekin pilotalekuan.
- 09:00 Auzo inguruan ibilbide informatiboa auzo elkartearen egoitzatik abiatuta.
- 09:30 Esku pilota txapelketa pilotalekuan.
- 12:30 Pala txapelketako finala pilotalekuan.
- 17:00 Urteko ekintzen erakustaldia: zunba, sabel dantza, kunfuwuintsu, capoeira eta areto dantza. Euria egingo balu, auzo elkartearen egoitzan.