Hizkuntz ohituretan eragiteko irrati tarteetan parte hartu du Oarsoaldean
Egun hauetan, Info 7, Euskadi Irratia eta Radio Euskadin guraso euskaldunen hizkuntz ohituretan eragiten zenbait irrati tarte entzun daitezkeela jakinarazi dute Oarsoaldea garapen agentziatik. Eguneroko harremanetan euren artean euskaraz hitz egiten ez duten gurasoei zuzenduta dago, “euskararen erabileraren garrantziaz ohartarazteko”.
Irrati tarte hauetan parte hartu duten udalen artean daude Oarsoaldekoak: Errenteria, Lezo, Pasaia eta Oiartzungoak.
Mezu horien bidez helarazi nahi dutena da belaunaldiz belaunaldi euskararen transmisioa bermatzeko gurasoak eragile garrantzitsuak direla: “Gurasoen arteko hizkuntz ohiturak berebiziko garrantzia du seme-alabek hitz egiteko erabiliko duten hizkuntza zehazteko, eta beraz, familia horretako euskararen biziraupenean”.
Oraindik iniziatiban parte hartzen ez duten euskara zerbitzuei pauso hori ematera animatu dituzte.