EAJren iritziz, udalak "etengabeko liskarrak" ditu zenbait eragilerekin
Pasaiako Udalak herritarrekin, portuarekin eta gainerako erakundeekin “etengabeko liskarrak” dituela iritzi dio EAJk, eta hainbatetan erakutsi duela gaineratu du “akordioetara iristeko eta elkarlanerako gaitasun falta”. Horrek Pasaia biziberritzeko akordiorik ez lortzea ekarri duela esan du Nahikari Otermin EAJko bozeramaileak.
“Elkarlanerako, elkarrizketarako eta aurrerapausoak emateko garaia” dela esan du. Hala, aldundia nahiz Eusko Jaurlaritzarekin hitz egiteko eskatu dio, “akordioetara iritsi, hitzarmenak sinatu eta Pasaiak bizi duen egoera hobetzen lagunduko duten ekimenak aurrera eramateko”.