Zabalik da matrikula epea Lezoko musika eskolan
Hilaren 23a arte zabalik da 2014-2015 ikasturteko ikale ofizialen matrikula epea Tomas Garbizu Musika Eskolan. Instrumentuetan aukera zabala izango dute ikasleek: trikitrixa, panderoa, pianoa, sintetizadorea, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, bibolina, biola, biolontxeloa, akordeoia, tronpeta, gitarra, bateria eta gitarra elektrikoa. Osagarrietan berriz, musika eta mugimendua, musika mintzaira, hezkuntza musikala, talde instrumentala edo talde koralaren artean aukeratu beharko dute.
Informazio guztia Tomas Garbizuren bulegoan jasoko ahalko dute interesdunek astelehenetik ostiralera 16:15etik 20:00etara. Telefonoz ere argituko dituzte zalantzak musika eskolako arduradunek, horretarako, 943 52 99 99 zenbakira deitu beharko dute interesdunek.