Txistulari eta dantzariak batera ariko dira igandean
Musikaste dela baliatuz, Udal Txistulari Taldeak dantzarien konpainia izango du igande honetan egingo duen emanaldian. Hala, 13:00etatik aurrera, Ereintza dantza taldearekin batera ariko dira, Herriko Plazan, Xabier Vesgaren zuzendaritzapean.
Kontzertu horretan Antonino Ibarrondo, Sabin Bikandi, Ignacio Maria Lojendio eta Jose Ignacio Ansorenaren piezak joko dituzte.
Bigarren zatian, berriz, dantzaldi herrikoiak izango dira, eta edozeinek edukiko du dantzatzeko aukera Gurekin, Patxiku Zelaia, Lore Toki auzo elkarteetako eta Ereintza elkarteko dantza ikastaroetara joaten direnekin.