Oarsoaldean 500.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko bilera
Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartze prozesu bat martxan jarri du, herritarren proposamenak bildu eta euren eskualdetan zein proiektu martxan jarriko lituzketen jakiteko. Oarsoaldearen kasuan, bertako biztanleek 500.000 euro zertan inbertituko lituzketen jakin nahi du, eta zenbait bilera egingo ditu horretarako. Oiartzungo lehena, gaur izango da, 19:00etan, Altzibarko eskolan, eta bigarrena, 10:30ean, udaletxean.