Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute mundu osoan zehar etzi, maiatzaren 18arekin. Horrekin bat egin nahi izan du Oiasso Erromatar Museoak eta horren harira zenbait jarduera antolatu ditu gaurtik igandera bitartean. Hori dela eta, Irun Zuzenean programaren barruan, Napoka Iria taldeak
Arnasten ikasteko berriz taldearen disko berria aurkeztuko du gaur, 20:30etik aurrera. Sarrerak 3 euroan dira salgai.
Horrez gain, erakusketak ezagutzera emate aldera, museorako sarrerak debalde izango dira asteburu osoan zehar. Era berean, bihar goizean txikientzako tailerra izango da. Kobazuloetako artea edo labar artea izango da tailerrean landuko dutena, eta margolanak egiteaz gain, erabilitako erremintak, koloratzaileak… ikasteko aukera izango dute 12:00etatik aurrera.
Meatze trenak osatuko du asteburuko eskaintza ohiko ibilbidea eginez, igandean 11:00etatik aurrera.
Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, kontzertua ezik, gainontzeko jarduerak debalde izango dira. Hala ere, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Interesatuek 943 639 353 telefono zenbakian edota
e-posta bidez egin dezakete.