Kabigorri Ateneoak
Medea Material antzezlana hartuko du etzi, 19:30etik aurrera. Heiner Müllerrek idatzitako tragedia garaikidea da obra, eta Bea Insa valentziarra izango da protagonista. Iñaki Alberro biolontxelo jotzaileak lagunduko du interpretazioan; Tahar Klibi zuzendariordea eta Paul Sthouthamer musika konpositorea ere izango dira bertan. Greziako mitologiaren inguruko lana da
Medea Material. Informazio gehiagorako
Kabigorriren weborrira jo dezakete interesatuek.