Lantaldeak osatu dituzte Alde Zaharra San Juaneko bizilagunek
Alde Zaharra San Juan bizilagun elkarteak lantaldeekin hitzordua finkatu du bihar goizean, Arbelaitz kaleko 3. zenbakiko lokalean, 11:00etan. Auzotarrek osatuko dituzte lantalde hauek eta hasierako helburua, bertako arazoak edo proposamenak aztertzea eta lantzea da. Hortaz, momentura arte hiru lan ildo finkatu ditu elkarteak: hirigintza, hiritarren segurtasuna eta kulturaren indarberritzea.
Lantaldeak irekiak direla adierazi dute elkarteko kideek eta bizilagun orok parte har dezakeela azpimarratu nahi izan dute.