Kantujirak euskal doinuz beteko ditu Lezoko kaleak bihar
Kantujirak Lezoko kaleak alaituko ditu bihar hileroko hitzorduari erantzunda. 12:00etan abiatuko da Aiton Bordatik eta Kaialden eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren plazan amaituko dute emanaldia. Guretzat, Lau Teilatu, Nire herriko neskatxa maite, Markesaren alaba, Marinelaren bakardadea, Non geratzen den denbora, Xur-xuri, Loreak udan ihintza bezala, Ilargira noa.
Lezoar guztiak animatu dituzte Kantu Jiraren arduradunek ekimenarekin bat egitera, eta horren harira, abestien kopiak, Aizpea, Aiton Bordan eta musika eskolan eskuratu daitezkela gogorarazi dute.