Hauteskunde kanpainako zenbait kartelek araudia urratzen dutela salatu du PSE-EEk
“Hauteskunde kanpaina honetan berriro ikusten da alkateak bere talde eta inguruarekiko duen tolerantzia, Bildu baita herriko edozein txoko bere hauteskunde programarekin zikintzen duena”, adierazi du PSE-EEk. Talde sozialistak gogorarazi duenez, egungo araudia urratzen dute horretara bideratuta dauden tokietatik kanpo dauden pankarta eta kartelek, eta horiek “Bildurenak” direla esan du.
Julen Mendoza alkateari kexa hori jakinarazi diotela azaldu dute, paretak garbitu eta araudia betearazteko, hori urratzen dituztenak zigortuz: “Araudia denentzat berbera da, eta alkateak betearazi egin behar du”.