Eskola feminista saioa egingo dute
Antiju Morik antolatuta, eskola feminista egingo dute, hurrengo ostiralean, hilak 23, Oiartzunen. Batetik, Miren Guillok feminismoaren gaineko azalpenak emango ditu Zer da feminismoa hitzaldian. Hori 17:30etik 20:00etara izango da, kiroldegiko bilera gelan.
Hitzaldiaren ondoren, berriz, jaia egingo dute, 20:30etik aurrera, plazan. Pintxoak, edaria, oroigarri banaketa, sorpresak eta elkar ezagutzeko aukera izango dela aurreratu dute antolatzaileek.
Antiju Morik taldeak, bestalde, seiluen txarteltxoa ekartzeaz gogoratzeko ohartarazi du.