![Apaiziartza proiektuaren elkarretaratzea](http://bidasoa.hitza.eus/site/files/2014/05/Apaiziartza__Lezon-300x198.jpg)
Apaiziartza proiektuaren elkarretaratzea
Apaiziartza proiketuko kide batek otsailean jasotako mehatxu eta erasoen harira egindako salaketak erantzuna izan du. Izan ere, epaiketa izango da astelehenean 11:00etan Donostiako Probintzia Auzitegian. Horren harira, epaiketa hasiko den ordu berean elkarretaratzea deitu dute Apaiziartza proiektuaren inguruko kideek astelehenerako,
Apaiziartzan erasorik ez! Proiektu herrikoi eta kolektiboak aurrera! lemapean. Halaber, hilaren 24an, larunbata, landaketa kolektiboa egingo dute Apaiziartzako lurretan. 11:00etan egin dute hitzordua Txerrimuñon Apaiziartza eremura joateko.
75 familiek osatutako kontsumo sarea
Bi urte eta erdi dira Apaiziartza proiektua martxan jarri zutenetik. Proiektuan ari diren lagunek aldundiaren baserri erdia eta lurrak okupatu zituzten orduan, eta autogestioaren bidetik, eremu horretan eraiki nahi duten plataforma intermodalari aurre egin, eta Gaintxurizketako nekazal lurrak erabilita bertatik elikadura subiranotasuna bermatu dutela esan dute Apaiziartza proiektuko kideek. Horrekin batera nekazaritza ekologikoan oinarritutako sarea sortzea zuten helburu, eta egun 75 familiek osatzen dutela sarea gogorarazi dute. Azkenik etxebizitza gisa erabilerarik ez zuen baserri erdiari bizitza eman diotela gaineratu dute Apaiziartzako kideek.
Arazorik gabe jardun dutela denbora honetan ere esan dute Apaiziartzako kideek, azken zazpi hilabetetan ordea, “mehatxu eta jazarpen etengabea” izaten hasi direla esan dute, “eta indarkeria eskalada horrek gora egin du. Proiektuko kide zein lagunek, mehatxuak jasotzetik, erasoak pairatzera pasa dira”, salatu dute. Horren harira, epiategietan lau salaketa tartekatu dituzte eta datorren asteleheneko epiaketa izango da horien lehen emaitza.