Irungo Gaztiak eskubaloi taldea
Espainiako 2. mailara pasatzeko igoera play-offa Artalekun jokatuko dute asteburu honetan lau euskal taldek, tartean, Irungo Gaztiak eskubaloi taldea. Asteburu osoan zehar luzatuko da lehia.
Ordizia Eskubaloia eta Universidad Deusto Loiolak hasiera emango diote play-offari. 16:30ean ekingo diote lehiari aipatutako bi taldeak, Artalekun. Ondoren, Irungo Gaztiak eta Izarraitz Taberna Aloña Mendi taldeek indarrak neurtuko dituzte (18:30) igoera lortzeko helburuarekin.
Larunbateko irabazleen arabera, igandean azken partidak jokatuko dira. Goizeko 10:00etan 3. eta 4. postuak erabakiko dira eta horren ondotik, finala jokatuko dute.
Klubak jakinarazi duenez, egun baterako abonua 5 eurokoa izango da, eta bi egunetakoa, 8koa. 14 urte arteko gaztetxo eta txikiak debalde sartzeko aukera dute.