Jaizkibel-Ulia itsas erreserbari buruzko logotipo lehiaketa antolatu du Eguzkik

Jaizkibel-Ulia eremua itsas erreserba izendatzeko eskaerak lehiaketa itxura hartuko du. Izan ere, Eguzki talde ekologistak logotipo lehiaketa bat antolatu du, gero hori edozein jardueretan erabiltzeko: erakusketako panelak, kartelak, idatziak. Lanak ekainaren 2a baino lehen bidali behar dira eguzki.oarsoaldea[abildua]gmail.com helbidera. Ekainaren 5a baino lehen emango dute irabazlearen berri, eta 150 euroko saria irabaziko du. Lanak koloretan eta formatu digitalean aurkeztu beahr dira (tif, psd, png edo jpg-n), eta alderik handienak 200 mm izango ditu. Erresoluzioa 300 px-etakoa izan beharko du. Paperekoak ere onartuko dituzte DIN A4 formatuan. Pertsonako hiru lan onartuko dituzte.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.