Ia 90 urteko euskal musika eta dantza ikuskizuna, gaurkotua

Itxaso Aristizabal eta Esther Barandiaran pianistek Saski Naskiren oihartzuna dantza eta musika ikuskizuna taularatuko dute larunbatean Itsas Etxean, XX. mendearen hasieran egiten zen Saski Naski ekimena gogora ekartzen duena.

Ikuskizuneko une bat

Ikuskizuneko emanaldi bateko une bat

Itxaso Aristizabal eta Esther Barandiaran pianistek Saski Naskiren oihartzuna dantza eta musika ikuskizuna taularatuko dute larunbatean Itsas Etxean, XX. mendearen hasieran egiten zen Saski Naski ekimena gogora ekartzen duena. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrerak 7 euro balio ditu. 1928an estreinatu zuten Saski Naski kanta eta dantza ikuskizuna Donostian, euskal folklorea indarberritu eta zabaltzeko asmoz. Zortzi urtez han eta hemen ibili zen baina 1936ko gerraren ondorioz bertan behera geratu zen ekimena. 1940an Argentinan hasi ziren berriro programatzen eta Hego Amerikako hainbat euskal etxeetan taularatu zuten. 2007an, Aita Madina jaio zeneko mendeurrenerako Eresbilek oiñatiarraren omenezko kontzertua enkargatu zion pianista bikoteari eta Saski Naskiren oihartzuna prestatu zuten. Ordutik Barandiaranek eta Aristizabalek elkarrekin hainbat bider eskaini dute ikuskizuna, Lorea Sorzabalbere eta Irene Elizetxea txalapartarien eta Aritz Lopez eta Maider Barrutia dantzarien laguntzarekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.