Pasaiako Lehen Erregionaleko taldeak igoera erdietsi dezake asteburuan
Ligako azken jardunaldian jakingo dute antxotarrek mailaz igotzen diren ala ez, baina horretarako lehenbizi Beasain taldeari irabazi beharko diote asteburuan jokatuko duten partidan. Beasainen da neurketa, baina eguna eta ordua oraindik zehazteke daude. Beasain liderra da eta igoera bermatua du. Ezer ez dutela jokoan zelairatuko dira, beraz, beasaindarrak. Kontrario nagusi igoerarako lehian, Hondarribia dute pasaitarrek. Hondarribia hirugarren tokian da sailkapenean, eta bi puntuko aldea dute antxotarrek, bigarren tokian, baina Pasaiak galdu eta Hondarribiak irabaziko balu, azkenak igoko lirateke. Igoera lortzeko Pasaiak garaipena behar du, edo eta Hondarribiak galtzea. Hondarribiak Armaginak taldearen kontra jokatuko du.