Oinarrizko Errentaren gaineko hitzaldia emango du Jose Iglesias Fernandez ekonomian adituak maiatzaren 16an, ostiralarekin, Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan (19:00). Euskal Herriko
Eskubide Sozialen Kartaren barruan antolatutako ekitaldien harira eskainiko du solasaldia Iglesiasek. Oinarrizko Errenta –
Renta Basica de las iguales (RBis) gaztelaniaz– izango du hizpide ekonomian adituak. Haren arabera, “behar materialak asetu ahal izateko, diru kopuru bat jasotzeko eskubidea da oinarrizko errenta”, eta “kapitalismoaren aurka borrokatzeko tresna” gisa erabili behar da.