Kirol munduko profesionalentzako jardunaldia bihar, Ficoban

Kirol alorreko Irun Sasoian foro profesionalaren bigarren ekitaldia bihar egingo dute, Ficoba erakustazokan. Irunen lan egin edo bizi diren kirol arloko profesionalei zuzendutako jardunaldia da biharkoa, eta beraientzako topagune izateaz gain, elkar ezagutzea, kontaktu zerrenda osatzea, negoziorako aukerak aztertzea eta esku hartze publiko-pribatua bultzatzea dira helburu nagusiak. Aurten gainera, berritasun modura hitzaldia emango du Koldo Irurzun EHUko irakasleak, arratsaldean (19:00). Goizeko 11:00etan emango diote hasiera jardunaldiari, baina parte hartu ahal izateko aurretik izena ematea beharrezkoa da, e-posta bidez edo 943 505 407 telefonora deituta. Hitzaldirako sarrera bestalde, irekia izango da.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.