Hilaren 15arekin San Isidro ospatuko dute baserritarrek

Urtero bezala, Hondarribiko baserritarrek San Isidrori gorazarre egingo diote ostegunean, hilak 15, Guadalupeko zelaietan. Goizez eta arratsaldez elikadura azoka izango da bertan eta musika giroa ez da faltako. Eguraldi ona emana dago egun osorako, hortaz, ez dago aitzakiarik bertara ez joateko.

San Isidro. Egitaraua

  • 10:45ean, Prozesioa. Zelaien bedeinkapena eta bertsolariak.
  • 11:00etan, Meza, santutegian.
  • 12:00etan, bertsolariak.
  • Ondoren, herri bazkaria Guadalupeko Kantinan
  • 17:30ean, bertsolariak.
  • 18:00etan, herri kirolak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.