Flamenkoa, Kulturgunean
Rocio Molina eta Rosario La Tremenditaren ikuskizuna izango da, igande honetan, hilak 18, Errenteria Hiria Kulturgunean. Sarrerak salgai daude 10 euroan.
http://www.youtube.com/watch?v=wU3zc28Fdm0
Afectos ikuskizunarekin iritsiko dira Errenteria-Oreretara Rocio Molina eta Rosario La Tremendita. Flamenkoa egiten dute, eta beren dohainak erakutsiko dituzte igande honetan, hilak 18, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean: Molinak dantza eta La Tremenditak abestia.
Ikuskizunaren inguruan aurreratu dutenez, “izatearen borrokan eta bizitzaren bidez soiltasuna, naturaltasuna eta konfiantza aurkitzeko gaitasunean oinarritutako gogoeta” egiten du lanak. Era berean, “lan interesgarria eta dinamikoa bezain hunkigarria” dela gaineratu dute, eta hor “isiltasuna, bibrazioak, soinu ehundurak, estetikak, soinuak, ahotsak, dantzak edo eszenak norberaren alderdi ezkutuena bilatzeko ahalegin handia egiten dute”.
Sarrerak Kulturgunean eros daitezke.