Hilaren 23 eta 24an Olatu Talka kultur jaialdiko hainbat ekitaldi jasoko ditu Hondarribiak. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza proiektuaren parte da Olatu Talka eta Hiriburutza proiektuaren balio eta edukiak gizarteratzea du helburu. Bere berezitasuna zera da: programazioa herritarrek berek egiten dutela, beraiek bidalitako proposamenekin.
Hilaren 23tik 25era eta ekainaren 1ean egingo da Olatu Talka 2014. Egitarauko zati handiena Donostian burutuko baina Gipuzkoako hainbat herrietan ere antolatu dira ekitaldiak, tartean Hondarribian.
Olatu Talka Hondarribian
Hilaren 23an
- Eriel taldearen kontzertua, 20:00etan, kirol kaian.
Hilaren 24an
- Hondarribia Dantzan, egun osoz.
- Musika eskolen emanaldia, egun osoz, badian.
- Cuarto oscuro taldearen kontzertua, 15:30ean, kirol kaian.
Oarsoaldeko eta Bidasoko beste herri batzuetara ere iritsiko da aurtengo Olatu Talka, hala nola, Irun, Hendaia eta Errenteria-Oreretara. Ikusi
programazio osoa.