Arraguako festetarako bere ekarpena egingo du Goikoeskolak

Oiartzungo Arragua auzoko Goikoeskola kulturgune autogestionatuak egitaraua antolatu du, ostiralean hasiko diren Arraguako jaien harira. Hala, ostiralean bertan, 23:00etan, rock kontzertua egingo dute Incognita eta Radiokaster taldeekin, doan. Larunbatean (hilak 17),  17:30ean, salsa tailerra eta salsa kontzertua izango dira, Son Kandelarekin. 21:00tan, berriz, “afari mundiala” egingo dutela aurreratu dute Goikoeskolakoek, 5 euroren truke. Afaldu ondoren, 23:00etan rock kontzertua dago, Dam13 eta Ezusteko taldeekin. GoikoDJasamble gaua egingo dute bukatzeko, doan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.