Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa batzen ditu Arbarain mendiak, eta mendizale antxotarrak hura ezagutzera irtengo dira Jaizkibelek iganderako Arabako Lautadari Biraren barruan antolatu duen irteeran. Ziordiatik hasiko dute igoera, eta tontorra egin ondoren, Araiara jaitsiko dira. Interesdunek 647 004 968 telefonora dei dezakete edo
Interneten bidez izena eman.
Igandeko irteera izango da Antxoko mendizale taldeak aste honetarako antolatu duen mendi astearen barruko azken jarduera.

Jaizkibel mendi taldekoak Mirutegi mendian