Hirugarren edizioa eta hirugarrenez arrakasta. Jendetza biltzen ari da egun hauetan Antxoko jai batzordeak sanferminetarako dirua biltzeko helburuz Gure Zumardian atondu duen karpan. Atzo, inork gutxik egin zion uko zapore eta gustu guztietarako garagardo eskaintza probatzeari eta afal orduan, topera izan ziren arkupe azpian antolatutako jantokiko mahaiak. Saltxitxak eta ukondoan izan ziren atzoko menuan nagusi.
Gaur berriz, paella izango da garagardo azokan protagonistetako bat, herri bazkaria antolatu baitu jai batzordeak gaurko. Txartelak 6 eurotan saltzen dituzte ohiko tabernetan. Haurrentzako, berriz, makarroiak izango dira 3 euroren truke. Arratsaldea ere, jarduerez lepo heldu da. 16:00etatik aurrera txikienek puzgarriak izango dituzte aukeran, eta 18:00etan, kantu jirakoen eskutik girotuko da karpa. Ondoren, Alkartasuna Dantza taldea izendatuko dute aurtengo Antxoberfest-eko kofradiakide, dantza taldeak 50 urte bete dituelako aurten. Azkenik, 20:00etan, Luzuriaga Martxan egitasmoaren aurkezpena egiteko baliatuko dute karpa.
Zozongo taldeak lehenik, Alaiki taldeak ondoren, eta DJek azkenik, garagardo azokaren azken gaua girotuko dute. gaur gauen ere, ukondoak, saltxitxak eta garagardo pitxarrak ez dira faltako.
150 lagun ari dira azokan lanean