Herri olinpiaden sua gaur itzaliko dute Hondarribian, festa itzelarekin

Zapore goxoekin emango dituzte gaur bukatutzat herri olinpiadak Hondarribian, eta ez soilik koadrilen arteko lehian jardunaldi hauetan guztietan izan duten giroarengatik. Gaurko lehian, besteak beste, pintxo txapelketan aritu dira taldeak nor baino nor. Bost pintxo prestatu ditu koadrila bakoitzak eta horietatik bat finalerako hautatu. Pintxo irabazleak erabakitzeko David de Jorge sukaldariaren laguntza izango dute. http://youtu.be/yNYuIBhKKes

Zapore goxoekin emango dituzte gaur bukatutzat herri olinpiadak Hondarribian, eta ez soilik koadrilen arteko lehian jardunaldi hauetan guztietan izan duten giroarengatik. Gaurko lehian, besteak beste, pintxo txapelketan aritu dira taldeak nor baino nor. Bost pintxo prestatu ditu koadrila bakoitzak eta horietatik bat finalerako hautatu. Pintxo irabazleak erabakitzeko David de Jorge sukaldariaren laguntza izango dute. Ondoren, bazkaltzera bilduko dira parte hartzaile guztiak: 300 lagun inguru, eta sabelak ederki beteta jarraituko du lehiak, mahaiaren bueltan; bertso probarekin lehenbizi eta karaokearekin ondoren. Azkenik, 19:30erako, sari banaketa eta agurra iragarri dituzte. Hori bai, jaia biribiltzeko kontzertua izango da. Herriko bi taldek joko dute lehenik eta ondoren DJ Aristik eta DJ Kanupik girotuko dute Zumardia. Azkenik Ezten Giro taldearekin dantzaldia izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.