Gazte Izanak elkarteak Donibanera txangoa antolatu du 14rako
Oiartzungo Gazte Izanak erretiratu eta pentsiodunen elkarteak Pasai Donibanera txangoa antolatu du hilaren 14rako. Lehenik, autobusa hartuko dute, plazako geltokian 10:30ean, Trintxerpera joateko. Trintxerpetik San Pedrorako bidea egin, eta motora hartuko dute Donibanera ontziz joateko. Behin han izanda, Puntetarako bidea hartuko dute erretiratu oiartzuarrek, han mokadua jateko (norberak eraman behar du).
14:00etan bazkaltzeko garaia izango da, Donibaneko Aiton-Amonen aterpean. Erretiratuen elkarteko kideek esan dutenez, jokoan parte hartzen dutenek bazkaria doan izango dute.
Izena elkartearen egoitzan eman behar da, edo bulegora dei daiteke ere horretarako: 943 49 00 02.