"Europa ekologiko eta jasangarri baten alde" ekitaldia egin du Ezker Anitza-IU Iratzarri eta EKi koalizioak Pasaian

Beste eredu ekologiko eta energetikoa posible dela aldarrikatu dute gaur Pasaian Ezker Aniza-IU – Iratzarri-EKIren hautagaiek. Pasaiako portua bisitatzen izan dira Iñigo Martinez eta Leire Martinez hautagaiek eta haiekin batera izan dira Xabier Pombo Pasaiako zinegotzia eta  Arantza Gonzalez  koalizioaren militantea. Iñigo Martinezen arabera “Energia garbi eta berriztagarriak defendatzeko politikak bultzatuko behar dira Europatik”. Lehengaiekiko menpekotasuna gainditu behar dela defendatu du, eta gasa edo petrolioa baztertu. Kanpo kaiari dagokionez,  “botere ekonomikoek lotan” duten egitasmoa dela iritzi dio, “elitea aberastu eta hiritarrak zorpetuko dituen azpiegitura-eredua berriro noiz ezarriko zain”. Azkenik  euskal kostalderako itsas korridore ekologikoa aldarrikatu du koalizioak. Ezker Batua-Aniza-IU Iratzarri Eki koalazioa
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.