Ikusmin handia sortu du 'Adonia' bidaiari ontziaren etorrerak
Merkantzien garraioa nagusi den portuan, ikusmin handia sortu du turisten etorrerak. Gaur goizeko 10:00etan lehorreratu dira Pasaian Adonia bidaiari ontzian iritsitako turistak. Ontziaren sarrerak ikusmin handia piztu du herritarren artean. Badiaren bi aldeetara pilatu da jendetza ontziari harrera egitera. Ez ohiko mugimendua zegoen kalean goizeko lehen ordutik, eta ikasleek girotu dute porturatzeko maniobra. Itsasontziaren klaxon hotsei garrasika erantzun diete ikasleek, Santa Anatik, eta turistak beren etorrera ikustera gerturatutakoak agurtu dituzte itsasontzitik.
http://youtu.be/-D-SeaKbWiA
admin
Bidasoa

Egun bat emango dute inguruan turistek. Buenavistako kaian autobusak zituzten zain, egunean zehar txangoak egin eta 21:00etarako ontzira itzultzeko. Ordu horretarako programatuta du irteera Adonia ontziak.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.