Gaur hasiko dira Igantziko jaiak

Txupinazoarekin hiru eguneko festak hasiko dira Igantzi auzoan. Gaur botako dute txupina, 19:00etan, eta jarraian, sardina jatea, mus txapelketa eta dantzaldia izango da Rock Kam Brom talderekin, Ganbo plazan. Hilaren 9a, ostirala
  • 19:00: Txupinazoa. Jarraian, Amulleta danbor kofradiakoek kaleetatik joko dute.
  • 20:00: Sardina jatea, Ganbo plazan.
  • 22:00: Mus txapelketa, sari bereziekin, auzo elkarteko lokalean.
  • 23:00: Dantzaldia Rock Kam Brom taldearen eskutik, Ganbo plazan.
Hilaren 10, larunbata
  • 11:00 Buruhandiak eta auzoko haurrentzako joko herrikoiak.
  • 11:30 Meza.
  • 12:00 Apar festa, Kanasten plazan.
  • 13:30 Etxen egindako patata tortilen lehiaketa, Ganbo plazan.
  • 16:00 Puzgarriak eta jolasak.
  • 18:00 Telleriko Konpartsa kaleetatik zehar ibiliko da.
  • 19:30 Extremadura-ko Ecos taldearen ikuskizuna.
  • 21:30 Afari herrikoia, Ganbo plazan.
  • 23:30 Dantzaldia Modestoren eskutik.
Hilaren 11, igandea
  • 11:00 Budokan gimnasioak eskainitako judo ikuskizuna eta auto klasikoen erakusketa ‘Club de 600’ eskutik, Ganbo plazan.
  • 12:00 Bote eta toka lehiaketak auzokoentzat.
  • 16:30 Dantza lehiaketa haurrentzat.
  • 18:00 Euskal Dantza eta bertsolariak.
  • 19:00 Kontukontalaria haur eta gurasoentzat.
  • 19:30 Sarien banaketa, azken traka eta jaien amaiera.
     
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.