Errenteria Musikalek hurrengo ikasturterako deialdia egin du

Maiatzaren 14tik aurrera hurrengo ikasturteko matrikula egin ahal izango dute ikasle berriek Errenteria Musikalen. Zehazki, eskaintza 4 urtetik aurrerako ikasleei zuzenduta dago, musika ikasketak aukeratuz gero, eta 6 urtetik aurrera, dantza ikasketak aukeratuz gero. Eskaerak Errenteria Musikaleko bulegoan aurkeztu behar dira (Alfontso XI, 6) honako ordutegian: astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:00etatik 14:30era eta astearte eta ostegunetan 07:30etik 17:30era. Ate irekiak Astearte honetan, hilak 13, ate irekien saio bat egingo dute Informatika Musikala ikasgaiari buruz. 18:30ean izango da, Eskolako liburutegian. Horrez gain, hainbat kontzertutan parte hartuko du Errenteria Musikalek maiatzean: Irungo Perkusio Topaketa eta Irungo Barandilla ekimenean; Tolosako Kaina Bikoitzaren Instrumentuen topaketa, Bartzelonan…
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.