
Lezoko Kuadrillategi egitasmoan ari diren gazte batzuk
Lezo eta Pasaiako Kuadrillategi egitasmoek antolatuta udako kanpaldiak egingo dituzte uztailaren 10ean hasi eta 20ra bitartean. Hartzaileak berriz, DBH 1, 2, 3, eta 4. mailako gazteak dira eta bihar amaituko da izena emateko epea. Ibiltaria izango da kanpaldia Bizkaiko kostatik barrena eta besteak beste, mendi martxak, piragua, tailerrak, musika kontzertuak, jolasak eta gaubelak izango dira.
Izena emateko Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiaren egoitzara edo Psai Antxoko Kultur Etxera jo ebhar dute interesdunek gaur eta bihar 17:30etik 19:30era. Matrikula prezioa berriz, 250 eurokoa da.
Antolataileek azaldu dutenez adin horretako edozein gazteek eman dezake kanpaldietarako izena, baina kuadrillategi egitasmoan ari diren gazteek lehentasuna izango dute.
Telefono zenbakia ere eman dute informazio gehiago behar dutenentzat antolatzaileek, 688 68 00 53.