Luis Marianorekin hitzordu bikoitza izango da, gaur eta bihar

Luis Marianoren omenezko musika zikloa antolatu dute izen bereko lirika elkarteak eta Irungo Udalak gaur arratsalderako, Amaia Kultur Zentroan. Irungo abeslariaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, haren omenezko ekitaldiak antolatuko dituzte urte osoan zehar. Gaurkoan, Luis Marianoren zenbait abesti eta argazkiak ikusi ahal izango dira 19:00etatik aurrera.  Sarrera debalde da. Era berean, La bella de Cadiz Luis Marianoren eta Carmen Sevillaren 1953ko filma emango dute bihar, Amaian (20:00). Haren omenezko zikloaren barruan ematen duten hirugarren ikus-entzunezkoa izango da biharkoa. Sarrera debalde izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.