Santiagoko pilotalekuan egingo dute Sagardo Eguna, larunbatean

4.000 sagardo botila dastatu ahal izango dira

4.000 sagardo botila dastatu ahal izango dira

Irungo XIX. Sagardo Eguna antolatu dute Taupadak gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) eta hiriko zenbait elkartek, larunbaterako (17:30). Urdanibia plazako eraberritze lanak medio, Santiagoko Jai Alai pilotalekura mugituko dute aurtengo sagardoaren festa. Denera, 4.000 sagardo botila eta 3.000 pintxo dastatu ahal izango dituzte Santiagoko pilotalekuan bertaratzen direnak. Horiek horrela, 6 euroren truke edalontzia eta 10 trago dastatzeko aukera izango da. Horrekin batera, ticketak eskuratzen dituzten guztiak zozketa batean  parte hartuko dute eta horren sariak izango dira, besteak beste: Ola Sagardotegian afaria eta Aiako Harriko Antxotegi landa etxean gau bat; Alameda jatetxean afari bat, eta sagardo botilekin osatutako 20 sorta. Aurten bildutako diru guztia Taupadak GKEak jasoko du eta bere osotasunean Benira (Bolivia) bidaliko dutela jakinarazi dute, uholde larriak jasan baitzituzten iragan neguan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.