Matxura izan dute Oiartzun Irratian, eta Internetez jarrai daiteke gaur

Oiartzun Irratiak antenarekin arazoak izan ditu, eta horregatik, irrati gailuetan ez da irratiaren seinalea jasotzen. Gaur, ordea, Interneten jarraitzeko aukera dago irratiaren emaria. Bihar, ordea ez. Eten egingo dute guztiz emisioa matxura konpontzeko, eta irratiko kideek esan dutenez, berriz ere seinalea ezartzea astearen bukaeran espero dute. Irratiaren jarraitzaileei barkamenak eskatu dizkiete.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.